jueves, 31 de mayo de 2007

Asafa Powell

Aurreko berrian munduko errekorrak ikusi dezakezue, ba hona hemen Asafa Powell Jamaikarrak 100 m-ko lasterketan errekorra lortu zueneko bideoa.

Izugarria, horrela ikusita erraza dirudi!!




martes, 29 de mayo de 2007

VIII Euskal selekzioaren aldeko lasterketa herrikoia. Bilbo


ESAITek antolatuta, ekainak 3an Bilbon VIII. Euskal selekzioaren aldeko lasterketa korrituko da.
Informazioa:685732965 edo esaitbizkaia@euskalnet.net-en


SARIAK:
Lehenengoarentzat trofeoak eta opariak partaide guztientzako.
Lasterketa amaitzean Teneriferako bi pertsonentzako bidai baten zozketa egingo da.

IRTEERA/HELMUGA:
Uribitarte pasalekuan (Udaletxe aurrean)
Umeak (14 urtetik barne) 1.860m – 11:00etan
Nagusiak (15 urtetik aurrera) 6.500m – 11:30etan

IZENA EMATEA:
FORUM (Bilbondo, Artea, Pza. Campuzano (Bilbo), Abadiño, Gernika)

Umeak dohanik
Helduentzako: 7€ maiatzaren 22tik ekainaren 2ra arte eta 9€ lasterketaren egunean.

ANIMATU ZAITEZTE!!

BITXIKERIAK

Jarraian atletismoaren inguruan aurkitu ditudan zenbait bitxikeria ikusi ahal dituzue. Argazkiak, doping-en emandako positiboak, errekor mundialak etb.


ARGAZKIAK







Web-gune honetan atletismoan eman diren doping kasuak ikusi ahal dira.
Munduko errekorrak eta errekor Olinpikoak ikusteko klikatu nahi duzun kategorian.
Munduko errekorrak
Errekor Olinpikoak

miércoles, 23 de mayo de 2007

ATLETISMOAN JOLASTEN

Pasadan larunbatean Zaragozan “Jugando al atletismo”-ren 3. jardunaldia egin zen. Jardunaldi hauen helburua ikastoletan atletismoa bultzatzea da, batez ere lehen hezkuntzako haurren artean.
Guztira 40 ikastola ezberdin parte hartu zuten, ikastetxe bat autonomi erkidego bakoitzeko, gehi Ceuta eta Melillatiko beste zentro pare bat.

Hauek izan ziren pasatu behar izan zituzten
PROBAK.
(Ume bakoitzak bi proba ezberdin egin behar ditu gutxienez.)

10x10m lasterketa:
Ume bakoitzak 10 metroko distantzia bat 10 aldiz egin behar du korrika.

Oztopo txikitik salto laterala:
Seinalera oztopoaren (20 cm-ko altuera) alde batetik bestera salto egin behar da 20 seg-tan. Partaide bakoitza bi saiakera ditu.

Baloi jaurtiketa:
Partaide bakoitza bi jaurtiketa (buru gainetik, dortsala) egin behar ditu 2 kg-ko baloi batekin. Bi jaurtiketetan egindako marka onena da kontutan hartuko dena.

Luzera jauzia:
Haurra geldi dagoelarik eta bi oinak elkarrekin salto egingo du. Ume bakoitzak bere marka hobetzeko 2 aukera izango ditu.

Jabalina malguaren jaurtiketa:
Aurretik abiadura hatu gabe, jabalina malguaren jaurtiketa egitea. Kontutan ahrtuko da bakarrik jaurtiketarik onena.

5x2 abiadura erreleboa:
Proba honetan bost ikastetxe parte hartzen dute. Lehenengo partaideak ibilbidearen erditik hasiko dira, bi buelta emanez eta berriro koltxonetara heltzean hurrengo taldekideari lekukoa pasatuko dio. Horrela taldekide guztiak egin arte.

5x1 oztopo erreleboa:
Proba honetan baita bost ikastetxe parte hartzen dute. Lehenengo partaideak ibilbidearen erditik hasiko dira, buelta bakarra emanez eta bidean dauden bi oztopoak salto eginez, berriro koltxonetara heltzean hurrengo taldekideari lekukoa pasatuko dio. Horrela taldekide guztiak egin arte.

Hurrengo fasera pasatzea lortzen duten taldeek “Grand Prix”-ean parte hartzen dute.
Azken proba honetan, partaideak hainbat oztopo pasatu eta korrika egin behar ditu eta lekukoa hurrengo taldekideari eman.

Interneten ikusi nuen eta oso ideia hona dela uste dut, haurrek atletismoan aritzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea da. Horrela futbola ez den beste kirol bat lagunen artean praktikatzen dute. Atletismoa ezagutzera emateko era ederra!! Ea noizbait Euskal Herrian horrelakorik egiten duten!

lunes, 21 de mayo de 2007

Belit Solar: “Herriaren hitza entzuteko beharrezkoa da Euskal Selekzioaren alde egitea”



Belit Solar Temprano Barakaldoko korrikalari gaztea da, Bizkaiko 800metroko errekorra du eta pasadan urtean Euskadiko 3000metro obstakuluko eta 800metrotrako txapelduna bihurtu zen, froga honetan parte hartzen zuen lehenengo aldian. Bere bizitza kirolari erabat lotuta dago eta Euskal Selekzioaren aldeko iragarki batean parte hartu zuen Luis Prieto eta Unai Saenzekin. Beliten hurrengo helburua: Europako txapelketetan sartzeko marka minimoa lortzea.



Noiz eta nola hasi zinen atletismoan?
Orain dela zortzi urte hasi nintzen atletismoa praktikatzen, atletismoa praktikatu baino lehen boleibolera jolasten nuen eta ikaskide batek animatu ninduen atletismoa egitera, berak ere egiten zuelako. Pixka bat konfidantzagatik eta kasualitatez hasi nintzen atletismoan.

Nola ikusten duzu gaur egun atletismoaren egoera Euskal Herrian lehiakortasunaren aldetik?
Lehiakortasuna nik uste dut orokorrean badagoela, lasterketak direlako eta jendea hona datorrelako korrika egitera, baina nesken artean neska gutxik egiten dute korrika.
Pasadan urteko uztailan Bizkaiko 800 metroko errekorduna bihurtu zinen, zer suposatzen du zuretzat pertsonalki hori lortu izanak?
Errekorra egitea niretzako, nire burua gainditzea eta hobekuntza pertsonala da, urte osoan egindako lan guztia isladatzen duen sari bat bezala hartu nuen.


Atletismoak esfortzu handia eskatzen duen kirola da?
Bai, denbora asko kentzen dizu entrenatzeak eta gauza asko alde batera utzi behar dituzu, edo normalean gazteok egiten ditugun gauzekin nolabait bat etorri behar dute Esfortzu handia eskatzen du bai, eta gauza asko sakrifikatu behar dira.

21 urte izanda atletismoak lagunekin parranda botatzeko denbora kentzen dizu edo bi gauzak tartekatzeko ondo moldatzen zara?
Beno. nik uste dut bi gauzak tartekatzeko moldatzen naizela, txapelketarik ez dudanean lagunekin ateratzeko astia daukat, baina egia da agian noizbaitean txapelketa asko ditudanean pentsatzen dudala: jo, orain dela asko ez nagoela lagunekin juerga botatzen...baina pentsatzen dut lasterketa amaitzerakoan denbora nahikotxo izango dudala beraiekin egoteko eta galdutako jai guztiak berreskuratzeko.

Dena den atletismoak denbora eta esfortzua eskatzen badu ere, gauza asko ematen dizkizu, adibidez bidaiatzeko aukera paregabea...
Bai, bai, hori sari bat da eta motibazio handia bihurtzen da gainera, bidaiatzea eta leku ezberdinak ezagutzea guztioi gustatzen zaigu.


Atletismoa dela eta, zein izan da egin duzun azken bide luzea?
Nola gogoratzen duzu bidaia hori?
Azkenengo bidai luzea txapelketa batean Argeliara izan zen. Esperientzia ona izan zen jende asko ezagutzeko aukera izan nuelako, gainera kanpora ateratzen nintzen lehenengo aldia zen. Baina, korrika egiterako orduan, lasterketan lortutako emaitzak ez ziren izan nik espero nituen bezalakoak eta horrek frustrazioa ekarri zidan, gehiago ematea espero nuen, dena den, bidaia horren oroimena nahiko ona da.


Atletismoa jendea ezagutzeko kirol aproposa dela uste duzu edo edozein kirol ona da jendearekin harremanetan jartzerako orduan?
Nik uste dut edozein kirol ona dela besteekin harremanetan jartzeko, baina egia da atletismoa bakarkako kirola izan arren horretarako lagungarria dela zeren elkarren aurkariak izan arren pistan zara aurkari, gero pistatik kanpo ia gehienak lagunak gara eta ondo konpontzen gara.


Zer da zure ustez atletismoak ematen dizun gauzarik hoberena eta zein txarrena?
Onena agian nire buruarekin ondo sentitzea da, nire gorputzarekin eroso egotea eta txarrena denbora larregi eskatzen duen kirola dela, dedikazio handia eskatzen duela eta atletismoan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan erabili ahal nuela pentsatzea adibidez ikasten edo lagunekin egoten.

Zein da zure hurrengo helburua atletismoan?
Aurtengo lehenengo helburua pasadan urteko nire markarik onena, 800metrotako marka hori hobetzea da eta modu horretan Europako txapelketan sartzeko marka minimoa lortu, gertu baitaukat.

Eta helburu hori lortzeko zure burua prest dagoela uste duzu?
Nik uste dut burua dela prestaturik ez dagoena, fisikoki agian bai baina holako txapelketa batera joatea pentsatzeak nolabait beldurra ematen du.


Zure ikasketak ere kirolari erabat lotuta daude, eroso aurkitzen zara karrera horretan?
Bai noski! IVEF ikasten ari naiz eta oso ondo pasatzen dut, gainera inoiz frogatuko nituen kirolak praktikatu ditut eta hori erabat pozten nau.

Ikasketak amaitzean zertaz gustatuko litzaizuke lan egitea, pentsatu duzu?
Ateratzen dena aterako da, niri egia esan berdin zait entrenatzaile bezala lan egitea edo ikastetxe bateko gimnasia irakasle moduan la egitea, ez daukat oraindik oso argi baina nola ez!! Beti kirolari lotuta!!

Pasan urtean baita Euskal Selekzioaren aldeko iragarki batean parte hartu zenuen, nolakoa izan zen esperientzia?
Bai oso esperientzia polita izan zen, ez nuen espero holakoa izatea, egia esan hasiera batean ez nengoen oso konbentzituta niri honelako gauzak lotsa handia ematen dizkidatelako baina gero hobetu pentsatu nuen eta Euskal Selekzioaren alde egiteko beharrezkoa zen eta azkenean oso pozik atera nintzen. Iragarkia Lezaman grabatu genuen athleticeko Luis Prieto jokalaria, Unai Saenz korrikalaria eta ni. Iragarkiaren leloa “zapatillak lotuz, ekainaren 5ean Selekzioaren alde” eta tele7, telebilbao, canal bizkaia, euskadi gaztea eta los 40principalesen agertu zen.

Zer uste duzu euskal kirolaren egoerari buruz?
Elkarteen laguntza handiagoa behar dela uste duzu behingoz ofizialtasuna lortzeko, Catalunyak lortu duen bezala?Bai nik uste dut laguntza badagoela baina gaur egun bakarrik lan egiten du elkarte bat, ESAIT dena (Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldea) eta elkarte horrek laguntzaile asko izan arren euskal gizartea laguntza hori erakutsi behar duela Catalunyan bezala eta ez bakarrik erakundeak baita ere gobernuaren partetik laguntza gehiago egon beharko lirateke.

Ofizialtasun hori lortzeko, eman beharreko urratsak soilik elkarteak eman beharko lituzkete edo herria honen alde jartzeko publizitate kanpainak beharrezkoak direla uste duzu?
Herriaren laguntza beharrezkoa da, gero herriaren onurako izango den zerbait delako. Gainera boterean daudenak herriaren hitza zein den eta herriak zer nahi duen jakin dezan oso garrantzitsua da, honelako ekintzetan guztion parte hartzea.

martes, 8 de mayo de 2007

Marta Domínguez-ek “Bilboko Milia Internazionala” irabazi du aurten ere

Marta Domínguez, Espainiako bi errekorrak dituenak (3.000 eta 10.000 metrotan), larunbatean Bilboko Milia Internazionala irabazi zuen. Uste zena bete zen, aurten ere garaipena berak eraman du, pasadan urtean 5:01 minututako marka egin zuen eta aurten berriz, bederatzi minutu gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Lasterketaren gauzarik nabarmenena azken 250 metroetan emandako tirakada izan zen. Gizonezkoetan, Salvador Crespo izan da garailea.



Sailakpena:

Emakumeak:
1. Marta Domínguez (ESP) 5:10
2. Rosa Morató (ESP) 5:11
3. Ercilia Machado (POR) 5:12

Gizonak:
1. Salvador Crespo (ESP) 4:33
2. Daniel Lahaba (ESP) 4:34
3. Luis Alberto Marco (ESP) 4:36

jueves, 3 de mayo de 2007

Sailapenak eta emaitzak




Hona hemen pasadan larunbatean izandako Espainiako klubeko txapelketaren lehenengo jardunaldiaren sailkapen eta emaitza guztiak.