Belit Solar Temprano Barakaldoko korrikalari gaztea da, Bizkaiko 800metroko errekorra du eta pasadan urtean Euskadiko 3000metro obstakuluko eta 800metrotrako txapelduna bihurtu zen, froga honetan parte hartzen zuen
lehenengo aldian. Bere bizitza kirolari erabat lotuta dago eta Euskal Selekzioaren aldeko iragarki batean parte hartu zuen Luis Prieto eta Unai Saenzekin. Beliten hurrengo helburua: Europako txapelketetan sartzeko marka minimoa lortzea.
lehenengo aldian. Bere bizitza kirolari erabat lotuta dago eta Euskal Selekzioaren aldeko iragarki batean parte hartu zuen Luis Prieto eta Unai Saenzekin. Beliten hurrengo helburua: Europako txapelketetan sartzeko marka minimoa lortzea.Noiz eta nola hasi zinen atletismoan?
Orain dela zortzi urte hasi nintzen atletismoa praktikatzen, atletismoa praktikatu baino lehen boleibolera jolasten nuen eta ikaskide batek animatu ninduen atletismoa egitera, berak ere egiten zuelako. Pixka bat konfidantzagatik eta kasualitatez hasi nintzen atletismoan.
Nola ikusten duzu gaur egun atletismoaren egoera Euskal Herrian lehiakortasunaren aldetik?
Lehiakortasuna nik uste dut orokorrean badagoela, lasterketak direlako eta jendea hona datorrelako korrika egitera, baina nesken artean neska gutxik egiten dute korrika.
Pasadan urteko uztailan Bizkaiko 800 metroko errekorduna bihurtu zinen, zer suposatzen du zuretzat pertsonalki hori lortu izanak?
Errekorra egitea niretzako, nire burua gainditzea eta hobekuntza pertsonala da, urte osoan egindako lan guztia isladatzen duen sari bat bezala hartu nuen.
Atletismoak esfortzu handia eskatzen duen kirola da?
Bai, denbora asko kentzen dizu entrenatzeak eta gauza asko alde batera utzi behar dituzu, edo normalean gazteok egiten ditugun gauzekin nolabait bat etorri behar dute Esfortzu handia eskatzen du bai, eta gauza asko sakrifikatu behar dira.
21 urte izanda atletismoak lagunekin parranda botatzeko denbora kentzen dizu edo bi gauzak tartekatzeko ondo moldatzen zara?
Beno. nik uste dut bi gauzak tartekatzeko moldatzen naizela, txapelketarik ez dudanean lagunekin ateratzeko astia daukat, baina egia da agian noizbaitean txapelketa asko ditudanean pentsatzen dudala: jo, orain dela asko ez nagoela lagunekin juerga botatzen...baina pentsatzen dut lasterketa amaitzerakoan denbora nahikotxo izango dudala beraiekin egoteko eta galdutako jai guztiak berreskuratzeko.
Dena den atletismoak denbora eta esfortzua eskatzen badu ere, gauza asko ematen dizkizu, adibidez bidaiatzeko aukera paregabea...
Bai, bai, hori sari bat da eta motibazio handia bihurtzen da gainera, bidaiatzea eta leku ezberdinak ezagutzea guztioi gustatzen zaigu.
Atletismoa dela eta, zein izan da egin duzun azken bide luzea?
Nola gogoratzen duzu bidaia hori?
Azkenengo bidai luzea txapelketa batean Argeliara izan zen. Esperientzia ona izan zen jende asko ezagutzeko aukera izan nuelako, gainera kanpora ateratzen nintzen lehenengo aldia zen. Baina, korrika egiterako orduan, lasterketan lortutako emaitzak ez ziren izan nik espero nituen bezalakoak eta horrek frustrazioa ekarri zidan, gehiago ematea espero nuen, dena den, bidaia horren oroimena nahiko ona da.
Atletismoa jendea ezagutzeko kirol aproposa dela uste duzu edo edozein kirol ona da jendearekin harremanetan jartzerako orduan?
Nik uste dut edozein kirol ona dela besteekin
harremanetan jartzeko, baina egia da atletismoa bakarkako kirola izan arren horretarako lagungarria dela zeren elkarren aurkariak izan arren pistan zara aurkari, gero pistatik kanpo ia gehienak lagunak gara eta ondo konpontzen gara.
harremanetan jartzeko, baina egia da atletismoa bakarkako kirola izan arren horretarako lagungarria dela zeren elkarren aurkariak izan arren pistan zara aurkari, gero pistatik kanpo ia gehienak lagunak gara eta ondo konpontzen gara.Zer da zure ustez atletismoak ematen dizun gauzarik hoberena eta zein txarrena?
Onena agian nire buruarekin ondo sentitzea da, nire gorputzarekin eroso egotea eta txarrena denbora larregi eskatzen duen kirola dela, dedikazio handia eskatzen duela eta atletismoan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan erabili ahal nuela pentsatzea adibidez ikasten edo lagunekin egoten.
Zein da zure hurrengo helburua atletismoan?
Aurtengo lehenengo helburua pasadan urteko nire markarik onena, 800metrotako marka hori hobetzea da eta modu horretan Europako txapelketan sartzeko marka minimoa lortu, gertu baitaukat.
Eta helburu hori lortzeko zure burua prest dagoela uste duzu?
Nik uste dut burua dela prestaturik ez dagoena, fisikoki agian bai baina holako txapelketa batera joatea pentsatzeak nolabait beldurra ematen du.
Zure ikasketak ere kirolari erabat lotuta daude, eroso aurkitzen zara karrera horretan?
Bai noski! IVEF ikasten ari naiz eta oso ondo pasatzen dut, gainera inoiz frogatuko nituen kirolak praktikatu ditut eta hori erabat pozten nau.
Ikasketak amaitzean zertaz gustatuko litzaizuke lan egitea, pentsatu duzu?
Ateratzen dena aterako da, niri egia esan berdin zait entrenatzaile bezala lan egitea edo ikastetxe bateko gimnasia irakasle moduan la egitea, ez daukat oraindik oso argi baina nola ez!! Beti kirolari lotuta!!
Pasan urtean baita Euskal Selekzioaren aldeko iragarki batean parte hartu zenuen, nolakoa izan zen esperientzia?
Bai oso esperientzia polita izan zen, ez nuen espero holakoa izatea, egia esan hasiera batean ez nengoen oso konbentzituta niri honelako gauzak lotsa handia ematen dizkidatelako baina gero hobetu pentsatu nuen eta Euskal Selekzioaren alde egiteko beharrezkoa zen eta azkenean oso pozik atera nintzen. Iragarkia Lezaman grabatu genuen athleticeko Luis Prieto jokalaria, Unai Saenz korrikalaria eta ni. Iragarkiaren leloa “zapatillak lotuz, ekainaren 5ean Selekzioaren alde” eta tele7, telebilbao, canal bizkaia, euskadi gaztea eta los 40principalesen agertu zen.
Zer uste duzu euskal kirolaren egoerari buruz?
Elkarteen laguntza handiagoa behar dela uste duzu behingoz ofizialtasuna lortzeko, Catalunyak lortu duen bezala?Bai nik uste dut laguntza badagoela baina gaur egun bakarrik lan egiten du elkarte bat, ESAIT dena (Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldea) eta elkarte horrek laguntzaile asko izan arren euskal gizartea laguntza hori erakutsi behar duela Catalunyan bezala eta ez bakarrik erakundeak baita ere gobernuaren partetik laguntza gehiago egon beharko lirateke.
Ofizialtasun hori lortzeko, eman beharreko urratsak soilik elkarteak eman beharko lituzkete edo herria honen alde jartzeko publizitate kanpainak beharrezkoak direla uste duzu?
Herriaren laguntza beharrezkoa da, gero herriaren onurako izango den zerbait delako. Gainera boterean daudenak herriaren hitza zein den eta herriak zer nahi duen jakin dezan oso garrantzitsua da, honelako ekintzetan guztion parte hartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario