miércoles, 28 de marzo de 2007

CROSS-eko ERREGE BERRIA


Zersenay Tedesse eritrearra, pasadan larunbatean Kenenisa Bekeleren nagusitasunarekin amaitu zuen Mombasan (Kenia) ospatutako munduko cross txapelketan. Bekele, 5 aldiz munduko txapelduna izandakoa, ibiltzen ailegatu zen helmugara urdaileko mina zela medio. Tedesseren garaipen garrantzitsuenetariko bat izan da, pasadan urtean laugarren postua lortu zuen eta txapeldunordea izan zen orain dela bi urte. Beste garaipen garrantzitsu batzuk izan ditu, Atenasko Joko Olinpikoetan brontzeko domina eskuratu zuen 10.000m-ko proban eta 2006an maratoi erdiaren munduko txapelduna izan zen.

No hay comentarios: